Albisteak

Zabaldu:  
 
a
HAUR TOPAKETAHAUR KORUEN TAILERRA

Hondarribia
2022ko azaroak 26 eta 27
LH5 - DBH1

Inskripzio-epea ireki da
Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak, parte hartu nahi duen gure federatutako abesbatza guztiei haurrekin burutuko den musika korala lantzeko asteburu-pasa proposatzen dizue. Koru-errepertorio erakargarria, indarrez betea eta oso dibertigarria prestatuko duzue.

Deialdi hau, LH5-DBH1 adin eremurako da eta Hondarribian ospatuko da AZAROAren 26 eta 27an.

Abesbatza bereko 20 abeslari bitarteko taldeak onartuko dira, LH5 eta DBH1 ikasmailen artekoak, inskripzio-ordena kontuan hartuta, Hondarribiko aterpetxean erreserbatu diren tokiak bete arte.

Lana horrela antolatuko da :

- Azaroaren 26an, goizeko 9:30etan, Hondarribiko aterpetxean bilduko gara.
- Parte-hartzaile guztiak 2 taldetan banatuko dira.
- Gonbidatu diren bi zuzendariak hauexek dira: Maddalen Dorronsoro eta Enola Arruebarrena.
- Igande arratsaldean, guztientzat irekia izango den kontzertu batekin amaituko da asteburua..
- Posible izanez gero, parte-hartzaileek errepertorioari begirada bat botatzea komenigarria litzateke, horretarako partiturak zuzendariari helaraziko zaizkiolarik.
- IRTEERA : azaroaren 27an, kontzertuaren ostean.

Abeslari-multzo bakoitzak taldearen diziplinaz arduratuko den adineko pertsona 1 ekarri beharko du.

Egonaldia eta otorduak, nahiz aterpetxetik kontzertura joateko garraioa, hein handi batetan Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak ordainduko ditu. Dena den, parte-hartzaile bakoitzeko 45,00 €urotako inskripzio-kuota bat finkatzen da.

Federazioak istripuak babestuko dituen aseguru bat egingo du.

Inskripzio-kuota: 45,00€uro parte-hartzaile bakoitzeko (gaztea edo heldua).
Abesbatza bakoitzak diru-sarrera egin beharko du, parte-hartzaileen zerrenda zehaztuz.
Inskripzio-epea : 2022 / 10 / 11
GAFera inskripzio-orria dagokion eran beteta bidaliz ordainketaren frogagiriarekin batera.
5 eguneko epea egongo da plazen erreserba eta kuotaren ordainketaren artean. Denbora hau pasa ondoren diru-sarrera egiteke balego, plazak libre geratuko dira beste edozein abesbatzentzat.
Bajak: Bajetan, matrikularen %50 itzuliko den kasu bakarra, osasun arazoengatik izango da, eta beti ere medikuaren txostena aurkeztuaz.
 
Apartado 31. Postakutxa.
Plaza Zaharra, 1 Idiakez Jauregia
20400 Tolosa - Gipuzkoa
Telefonoa: 943 536 973
E-posta  info@federagaf.net

Erabilerraztasuna |  Adimedia-k garatua
Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Kutxa: Gizarte Ekintza - Obra Social