Noticias

Compartir:  
 
A
HAUR TOPAKETAPLAZA GUZTIAK BETETA!!!

ITXARON ZERRENDA IREKITZEN DA!!!

HAUR KORUEN TAILERRA

Hondarribia
2023ko abenduak 2 eta 3
LH4 - DBH2

Inskripzio-epea ireki da
Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak, parte hartu nahi duen gure federatutako abesbatza guztiei haurrekin burutuko den musika korala lantzeko asteburu-pasa proposatzen dizue. Koru-errepertorio erakargarria, indarrez betea eta oso dibertigarria prestatuko duzue.

Deialdi hau, LH4-DBH2 adin eremurako da eta Hondarribian ospatuko da ABENDUAren 2 eta 3an.

Abesbatzak inskripzio-ordena kontuan hartuta onartuko dira, Hondarribiko aterpetxean erreserbatu diren tokiak bete arte.

Koru errepertorioaz gain, eszena lana landuko duen beste irakasle bat ere izango dugu, abesbatza zuzendari eta aktore den VICTOR GALVAN.

Lana horrela antolatuko da :

- Abenduaren 2an, goizeko 9'30etan, Hondarribiko aterpetxean bilduko gara.
- Parte-hartzaile guztiak 2 taldetan banatuko dira.
- Gonbidatu diren bi zuzendariak hauexek dira: AITOR GARITANO eta JOSUNE PASTOR.
- Igande arratsaldean, guztientzat irekia izango den kontzertu batekin amaituko da asteburua.
- Posible izanez gero, parte-hartzaileek errepertorioari begirada bat botatzea komenigarria litzateke, horretarako partiturak zuzendariari helaraziko zaizkiolarik.
- IRTEERA : abenduaren 3an, kontzertuaren ostean.

Abeslari-multzo bakoitzak taldearen diziplinaz arduratuko den adineko pertsona 1 ekarri beharko du.

Egonaldia eta otorduak, nahiz aterpetxetik kontzertura joateko garraioa, hein handi batetan Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak ordainduko ditu. Dena den, parte-hartzaile bakoitzeko 45,00 €urotako inskripzio-kuota bat finkatzen da.

Federazioak istripuak babestuko dituen aseguru bat egingo du.

Inskripzio-kuota : 45,00€uro parte-hartzaile bakoitzeko (gaztea edo heldua).
Abesbatza bakoitzak diru-sarrera egin beharko du, parte-hartzaileen zerrenda zehaztuz.
Inskripzio-epea : 2023 / 10 / 27
GAFera inskripzio-orria dagokion eran beteta bidaliz ordainketaren frogagiriarekin batera.
5 eguneko epea egongo da plazen erreserba eta kuotaren ordainketaren artean. Denbora hau pasa ondoren diru-sarrera egiteke balego, plazak libre geratuko dira beste edozein abesbatzentzat.
Bajak: Bajetan, matrikularen %50 itzuliko den kasu bakarra, osasun arazoengatik izango da, eta beti ere medikuaren txostena aurkeztuaz.
2023_Haur koruen topaketa.pdf [193 KBytes]
Haur koruen topaketa_inskripzio orria.doc [50 KBytes]
 
 
Apartado 31. Postakutxa.
Plaza Zaharra, 1 Idiakez Jauregia
20400 Tolosa - Guipúzcoa
Teléfono: 943 536 973
E-mail  info@federagaf.net

Accesibilidad |  Desarrollado por adimedia
Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Kutxa: Gizarte Ekintza - Obra Social