Noticias |
|
2024.urtean gauzatuko diren trukeetako laguntza eskatzeko epea datorren maiatzaren 31an amaituko da. |
|
1. PROIEKTUAREN AURKEZPENA 1.1. Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak koruen arteko trukeak egiteko laguntzak eskaintzen ditu. Laguntza sinboliko hauek kontzertuen gastuei aurre egiten laguntzeko izango dira (garraioa edo afaria). 1.2. Trukea Gipuzkoan federatutako bi koruen artean bada, bi koruek jaso ahal izango dute laguntza. Aldiz, Gipuzkoan federatutako koru bat eta ez federatutako edo kanpoko baten artean bada, Gipuzkoan federatutako koruak bakarrik jasoko du laguntza hau. 1.3. Kontzertu bakoitzean, garraioa koru bisitariak eta afaria koru anfitrioiak ordaintzen duela suposatzen da. Honela laguntza sinboliko hauek gastu horiek ordaintzen laguntzeko izango dira. 1.4. Laguntzen kopuru osoa GAFeko aurrekontu orokorrean onartuko da ekitaldi bakoitzerako, kopuru horren arabera emango direlarik laguntzak egon diren eskaerak aztertu ondoren. 2. BALDINTZAK ETA ESKAERAK 2.1. Laguntza hauek jaso ahal izateko baldintza nagusi hau bete beharko da: Gipuzkoan federatuta egotea. 2.2. Programa honetan parte hartu ahal izateko, koru bakoitzak prestatu den formularioa bete beharko du. 2.3. Elkartruke bakoitzeko eskaera bakar bat (joan etorria sartuaz) egin beharko da, joaneko eta itzulerako kontzertuei buruzko informazioa jarriaz. 2.4. Joaneko eta itzulerako kontzertuen artean gehieneko urte bateko epea egon beharko du. 2.5. Laguntza elkartruke osoa burutu denean jasoko da. Aurreko puntuan aipatutako urte beteko epea gaindituz gero, diru laguntzari uko egin beharko zaio. 2.6. Eskaerak egiteko epea amaitu ondoren, Batzorde Teknikoa bilduko da, eta eskaera bakoitzari emango zaion kopuruarekin proposamen bat egingo dio Zuzendaritza Batzordeari, honek hartuko duelarik azken erabakia. Inoiz laguntzarik jaso ez duten koruei lehentasuna emango zaie laguntzak banatzeko orduan. 2.7. Laguntza hauen helburua abesbatzen arteko harremanak, eta kontzertuen dinamika bultzatzea da; ondorioz, urte beteko epean elkartrukearen bigarren kontzertua burutzen ez duen abesbatzak ezin izango du jaso diru laguntza hau hurrengo 3 urteetan. 3. LAGUNTZEN BANAKETA 3.1. Laguntza jasoko duten koruei kontzertuak gauzatu direla egiaztatzen duten momentuan egingo zaie diru sarrera. Egiaztapena esku-programa edo antzekoak eta emandako dirulaguntza baina kopuru handiagoko fakturak aurkeztuz egingo da. |
|
||
|
||