Noticias |
|
Abesbatza bereko 15 abeslari bitarteko taldeak onartzen dira, 7 eta 14 urte artekoak gutxi gora behera, inskripzio-ordena kontuan hartuta, Hondarribiako aterpetxean erreserbatzen diren 100 tokiak bete arte. Lana horrela antolatzen da : - Larunbaten, goizeko 9:30etan, Hondarribiako aterpetxean biltzen gara. - Parte-hartzaile guztiak 2 taldetan banatzen dira, adinen arabera. - Bi zuzendarai gonbidatu eta gorputz espresioko beste irakasle bat egoten da. - Bereziki adin horietarako prestatutako gorputz-lana egiten da: posturak berbideratzea (erlaxazioa, gorputzaren kontzientzia, gorputzaren zentroekin lan egin) eta dramatizazioa (desinhibitzea, espresibitate-gaitasuna garatzea. - Guztientzat irekia izaten den kontzertu batekin amaitzen da asteburua. - Parte-hartzaileek errepertorioa begiratuta ekarri behar izaten dute, horretarako partiturak zuzendariari helarazten zaizkiolarik. - IRTEERA : igandean, kontzertuaren ostean. Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak aisialdia, jokoak eta abar antolatzen dituen begirale-talde baten laguntza izaten du. Hala ere, abeslari-multzo bakoitzak taldearen diziplinaz arduratzen den adineko pertsona 1 ekarri behar izaten du. Haur bakoitzak jantzi erosoak eta gorputz-laneko saioetarako gomazko esterila edo antzekoa ekarri behar izaten ditu. Federazioak istripuak babestuko dituen aseguru bat du. |